May 24th, 2009
· Liburuei puntuaketa zehatz bat eman beharko banie, “Bi anai”-ri 6 bat emango nion, eta “Bi letter” 8 bat.
“Bi letter”, istorio polita da baina nire ustez bizia falta zaio, hau da, nik liburu bat irakurtzen dudanean nire burua harrapatuta antzematea gogoko dut eta liburu honekin zoritxarrez ez zait hori gertatu; pena bat izan da, nire ustez liburu baten helburuen artean hori oinarrizkoena da. Hala ere, kontatzen den adiskideen istorioa primerakoa da. Beste aldetik, “Bi anai” ez dut oso gustuko izan, hasteko animaliak narratzaileak izateko teknika ez zaidalako egokiena iruditzen, hori ondo dago irakurlea umea denean. Ostera, gogoko izan dut nola itxuratu dituen gizartearen gogorkeriak adimen-urriko pertsonekin.
· Ziur aski, Bernardo Atxagaren beste liburu bat irakurriko dudala uda honetarako, laburrak direlako eta garrantzitsuena, entretenigarriak.
· Sugeak txoriari begiratzen dionean. Printzipioz hau irakurriko dut, gainera sari bat eman diote (Xabier Lizardi).
naroa |
Sailkatugabeak |
May 24th, 2009
·Azken ebaluaketa honetan bi liburu irakurri behar izan ditut; alde batetik “Bi letter jaso nituen oso denbora gutxitan”, eta bestetik “Bi Anai” . Bi liburu hauek Bernardo Atxagak idatzitako eleberriak dira, Erein argitaletxearekin argitaratutakoak.· Liburu hauek irakurtzea erabaki dut, hasieran nire amak “Bi letter” gomendatu zidalako eta gero Koldok beste bat irakurri behar nuela esan, eta “Bi anai” gomendatu zidan.
· Hona hemen wikipediak ematen duen laburpena:
“Hainbat animaliak (antzarak, sugeak,…) narratutako bilbean bi anaiei buruzko istorioa kontatzen digu idazleak. Liburuaren akzioa Atxagarengan sasoi batean ohikoak izan ziren basaurietako batean lekututa dago (bere beste liburu batzuen ziutateei kontrajarrita, zalantzarik gabe). Orri kopuruari erreparatuz gero esan beharra dago eleberri laburren ezpalekoa dela nobela hau.” http://eu.wikipedia.org/wiki/Bi_Anai_(sic)
“Bi letter” liburuari buruz interneten ez dut inolako laburpenik aurkitu.
· Weborri hauek egileari buruzko informazioa eskaintzen digute: http://es.wikipedia.org/wiki/Bernardo_Atxaga http://www.atxaga.org/bernardo-atxaga/biografia-de-bernardo-atxaga http://www.epdlp.com/escritor.php?id=1415 http://www.escritores.org/atxaga.htm
· Argitaletxeak berak ematen duen liburuen irudiak honako hauek dira:
naroa |
Sailkatugabeak |
March 16th, 2009
·LABURPENA
Ikerketa batzuek diote akupunturako orratzak farmako konbentzionalak baino eraginkorragoak direla, terapia egokiagoa eskaintzen dutelako minari aurre egiteko eta gainera oso kontraindikazio gutxi dutelako. Azterketa horien emaitzak bikainak izan dira, plazeboaren eragin psikologikoei akupunturak berez dituen eragin fisiologiko onuragarriak gaineratu zaizkielako, eta haren ondorioz frogatu dute akupunturak eragin psikologikoak eta fisiologikoak dituela.
·GAIA
Akupunturaren abantailak bizkarreko minan.
·IDAZLANA
Terapiei buruz hitz egiten dugunean, bi mota bereizten ditugu: terapia konbentzionalak eta terapia alternatiboak.
Alde batetik, esan dezakegu terapia konbentzionala terapia modernoa dela, teknologia berriak erabiltzen dituelako eta nahiko sofistikatua delako. Aipatzekoa da, terapia mota hau Iraultza Industrialaren garaian sortu zela eta oso aurrerapen handia izan zuela XIX eta XX mendeetan. Gaur egun, terapia hau funtsezkoa da minbizia, bihotzeko arazoak, leuzemia eta abar sendatzen laguntzen duelako, baina aldi berean oso arriskutsua da.
Bestetik, gaur egun gure gaitzak edo minak tratatzeko ez ditugu bakarrik betiko medikuaren ohiko aholkuak eta sendabideak jarraitu behar, baizik eta terapia alternatiboez baliatu gaitezke. Terapia alternatiboa, terapia tradizionala da, hau da, kultur guztietako ezaguera tradizionalean oinarrituta dago. Medizina alternatibo hau Urruneko Ekialdetik dator normalean, esaterako, akupuntura, meditazioa, aroma-terapia eta abar. Terapia alternatibo askok osagai espiritualak, metafisikoak edo erlijiosoak dituzte. Izan ere, gehienetan psikologiak funtzio garrantzitsua betetzen du tratamendu hauen eraginkortasunean, plazebo efektuari esker.
Nire iritziz, terapia alternatibo batzuen metodoak eta beraien eraginkortasuna aipagarriak dira, nahiz eta medizinarekin erlazionatutako zientzialari askok haren aurka egon, esaten dutelako ez direla garatu denbora pasa den ahala eta gure osasunerako arriskutsuak izan ahal direla mediku espezialista baten ikuskapenarekin egiten ez badira. Nire ustez, ez liteke kaltegarria izan behar tratamendu konbentzionalei terapia alternatiboren bat gehitzea, baina, noski, zientzialariek dioten bezala, beti gure medikuaren onarpenarekin. Izan ere, egin behar ez dena auto-medikazioa da.
naroa |
Sailkatugabeak |
February 16th, 2009
- Liburua osorik irakurri duzu? Zer moduzkoa deritzozu? (’ongi’ edo ‘gaizki’ bezalako adizlagun lauak debekatuta) Zergatik?
- 1000 bat karakteretan laburbil ezazu argumentua
- Zein gauzatan emango zenioke arrazoia Carlotari eta zeinetan ez? Zergatik? Egin al dizkiozu zeure buruari berak bereari egiten dizkion galderak inoiz?
- Bai, liburua osorik irakurri dut, baina gogorik gabe, gogokoa izan ez dudalako. Egoera matxistak salatzen ditu, baina hala ere, istorioa ez zait atsegin iruditu, aspergarria baizik.
- Carlotak 14 urte betetzen dituen egunean, bere amonak koaderno bat oparitzen dio. Hasieran, Carlotari opari hori ergelkeri hutsa iruditzen zaio, baina poliki-poliki konturatuko da koaderno hori oso baliagarria izango dela berarentzat. Bere amonak ideia bat ematen dio: egunero ikusten dituen egoera matxistak koaderno horretan salatzea. Koaderno horri, Carlotaren egunkari morea deituko dio. Egoera matxista horiek ikusteko, Carlotak dio betaurreko moreak jantzi behar ditugula eguneroko bizitzan normaltasun osoz bizi ditugun egoerak eta ikuspegiak kontatzeko. Ere, lan horretan bere amona eta bere neba lagunduko diote, eta gainera bere amonak beste lurralde batzuetako neskatoen gutunak erakutsiko dizkio Carlotari, beste lurralde horietan bizitzen dituzten egoerei buruz berri izateko. Horrela egunak igaroko ditu eta hainbat galderei erantzuna aurkituko dizkio, beste aldetik Carlota amodioa ezagutuko du.
- Carlotarekin bat nator ia gauza guztietan, berak emakumezkoen kontrako egoeren aurka dagoelako eta neu ere, horregatik bere pentsamendua primeran ulertzen dut eta aukera izatekotan gauza bera egingo nuke. Askotan, kalean, telebistan eta hainbat tokitan ikusten ditut diskriminazio egoerak eta lotsagarria iruditzen zait gaur egungo munduan horrelakoak ikustea, eta bai, askotan, egoera matxista horiei buruz pentsatzen bueltaka hasten naiz… Egoera alderantzizkoa izango balitz, zer?
koldoirakasle |
Sailkatugabeak |
January 6th, 2009
Egia da Ane Ibañezek, Imanol Martin maite duela betidanik. Baina Imanolek Maitane izkututan maite du. (Bueno orain badaki mundu guztiak eta bestela lasai, orain argitaratuko dudanarekin ez dakienak jakingo du jajajajajajaja). Imanol oso triste dago…Maitanek Manu maite duela esan baitu. Baina benetan egia da? Gezurra izan daiteke eta Imanol jeloskor jartzeko esan dezake. Nik beti esaten diot Imanoli nahi duenagatik borrakatzeko bere ametsak bete ahal izateko, horregatik nire ahoulkua hau da: “Imanol, el que la sigue la consigue”, hau da, Maitane zure besoen artean egotea nahi baduzu, ez utzi ihes egiten motel! Eta orain ez esan kontrakoa maite duzula egia delako eta inoiz ez duzula maite izan gezurra delako.
Kontatutako hau guztiz gezurra da eta Imanol haserretu egin da hau idatzi dudalako. Zer esan nahi dizuet honekin? Beti egia esan behar dela, bestela maite dituzun pertsonak zurekin haserretu daitezke, nahiz eta gezurra brometan izan.
EGIA: Esaten denaren eta errealitatearen arteko adostasuna; errealitatearekin bat datorren esakunearen ezaugarria.
GEZURRA: Egia ez dela jakinda edo uste izanda eta besteak egia dela sinets dezaten esandakoa; egia ez dena.
Musu bero bat zibernauta maitiak.
P.D: Eskerrik asko Ane, idazki hau zure lankidetzarik gabe ezinezkoa izango zen.
naroa |
Sailkatugabeak |
October 31st, 2008
“Idatz ezazue 500 karaktere dituen idazki bat”. Hori izan da Koldoren agintea, 500 karaktere izan al dira asko edo gutxi, begiratzen den moduaren arabera… Nire ustez gutxi da, ez zaizue iruditzen? Nahiz eta hasiera batean karaktere horiek guztiak betetzea asko kostatuko zitzaidala pentsatu izana. Zenbat geratuko zaizkit? Hemen ez dago ezer ere ez informazio hori adierazten duena eta… esaterako markagailu bat edo horren antzeko zerbait. Mugikorrean bezala, mezu bat idazterakoan zifra bat agertzen da goialdeko izkinan non zenbat karaktere idatzita daramazun. Iritzi al izango naiz 500 karaktereetara?
Goiko idazki hori izan da gure maisuak bidalitako lehenengo lana baina ez azkena, horrela bada mundu honetan berriro ere ikusiko nauzue.
Muzutxu bat zibernauta maitiak!!
naroa |
Sailkatugabeak |
October 20th, 2008
Ongi etorri Mundua.com-era. Hau zure lehen istorioa da. Ikusten duzunez ez du askorik balio, baina zure blogaren itzura nolakoa den ikusteko baliogarria da. Istorio honekin nahi duzuna egin dezakezu: editatu edo ezabatu. Ondoren, istorio berriak idazteri ekin iezaiozu!
naroa |
Sailkatugabeak |